Study

Prehistoria

  •   0%
  •  0     0     0

  • Nola banatzen ziren iturri-materialak Neolito garaian?
    Hierarkia sozialak zeuden, eta horren arabera banatzen ziren.
  • Zer da hominizazio prozesua?
    Gaur egungo gizakiak bihurtu arte arbaso komun batetik pixkanaka jasan ditugun aldaketa biologiko eta anatomikoak.
  • Zer esanahia dauka "nomada" hitzak?
    Ez zutela bizileku finkorik, hots, leku batetik bestera joaten elikagaien bila.
  • Zer-nolako erabilera zuten trikuharriek?
    Hilobi-ganbarak ziren.
  • Leizea aukeratzerako orduan norekin lehiatzen ziren askotan hominidoak?
    Piztiekin, lehoi, hartza edota hiena basatiekin.
  • Zein da Homo sapiens-etik gertuen dagoen hominidoa?
    Homo Neanthertalensis-a.
  • Zer da arte higigarria?jarri adibideren bat.
    Estatua txikiak zein erraz garraiatzeko objektuak.
  • Noiz hasten da Euskal Herrian gizakiaren presentzia?
    Duela 200.000 urte inguru.
  • Zein kontinenteetan agertzen dira lehen gizakien aztarnak?
    Afrikan
  • Nola deitzen zaio zirkulu kontzentrikoak sortzen dituzten harrizko monumentuei?
    Cromlech-a
  • Non aurki ditzakegu labar-arte mota hau?
    Ekaineko leizean (Zestoan)
  • Zein etxebizitza motetan bizi ziren Paleolito garaiko gizakiak?
    Leize eta txaboletan.
  • Nola lortzen zituzten gehien bat elikagaiak Neolito garaian?
    Abeltzaintza eta nekazaritzari esker.
  • Nolakoa da Euskal Herriko labar - artea? (estilo aldetik)
    Figuratiboa eta polikromatikoa
  • Aipatu Euskal Herriko neanderthalen aztarnategi esanguratsuenak.
    Amaldakoa (Zestoan) eta Axlor-ekoa (Diman).
  • Nola lortzen zituzten margotzeko pigmentuak?
    Naturatik: ikatz begetala, mineralak eta lurrak, aglutinanteak...
  • Nola deitzen da tresna hau? zein garaitakoa da? zertarako balio du?
    Aurpegibikoa. Behe Paleolitokoa da eta kolpatzeko zein ebakitzeko balio zuen.
  • Zein hominidok erabili zuen sua lehen aldiz?
    Homo erectus-ak.
  • Zertaz bizi ziren Paleolitoko gizakiak?
    Ehiztariak ziren eta fruituak biltzen zituzten, bai eta sarraskijaleak ere.
  • Zein animalia aurki genezake Euskal Herriko Historiaurre garaian biziko bagina?
    Mamutak, errinozeronteak, bisonteak, elur-oreinak eta zaldi basatiak besteak beste.
  • Zer gertatu zitzaion burmuinari hominizazio-prozesuarekin?
    Kaskezurraren bolumena handitzen joan zela.
  • Merkataritza gertatu ahal izateko zein faktore eman behar da?
    Soberakina egotea.
  • Zerk ekarri zuen sedentarizazioa?
    Bizimodu ekoizleak.
  • Nola deitzen zaio gure planetak Pleistozenoan bizitako garai hotz luzeei?
    Glaziazioak
  • Zeramika sortzeko zein prozesu da beharrezkoa?
    Buztina egostea.
  • Metal Aroan zein metal erabili zen lehenengo?
    Kobrea.
  • Zer da kastro bat?
    Herrixka gotortua da.
  • Zein abantaila zuen burdinak kobrearekin alderatuz?
    Gogortasun gehiago armak egiteko eta tresnerian ere.
  • Nola deitzen zaio arte mota honi? eta zehazki hemen agertzen den eraikuntzari?
    Megalitismoa eta trikuharria