Edit Game
ATSOTITZAK
 Delete

Use commas to add multiple tags

 Private  Unlisted  Public




Delimiter between question and answer:

Tips:

  • No column headers.
  • Each line maps to a question.
  • If the delimiter is used in a question, the question should be surrounded by double quotes: "My, question","My, answer"
  • The first answer in the multiple choice question must be the correct answer.






 Save   15  Close
Ogi gogorrari, hagin zorrotz.
Gose gaudenean edozein gauza jan dezakegu. ("Al hambre no hay pan duro.")
Distira guztiak ez dira urre.
Gauzak ez dira diruditen bezain politak. ("No es oro todo lo que reluce")
Han ere zakurrak oinutsik.
Leku guztietan gauzak berdinak dira. ("En todas casas cuecen habas")
Txakur iharrari arkakuso guztiak.
Gaizki pasatzen ari direnei gertatzen zaizkie bet zorigaiztoak. ("A perro flaco todo son pulgas.")
Errementariaren etxean zotza burduntzi.
Gauzak faltatzen dira horieklortzea naturala edo erraza den lekuan. ("En casa de herrero cuchillo de palo.")
Zozoak beleari: "ipurbeltz".
Guk ditugun gabeziak besteei leporatzea. ("Le dijo la sartén al cazo: "vete de ahí, cochinazo".)
Zakur zaunkaria nekez hozkaria.
Hau esaten da mehatxatzen dutenak arriskutsuenak ez direnean. ("Perro ladrador poco mordedor.")
Nolako zura, halako ezpala.
Gurasoen ezaugarri bat edo batzuk imitatzen edo bereganatzen dituzten pertsonei esateko. ("De tal palo, tal astilla")
Gezurrak buztana motz.
Gezurretan dagoenari berehala harrapatzen zaio. ("Antes se coge al mentiroso que al cojo.")
Urik barik errotarik ez dabil.
Alferrik da gure esku ez zegoen aukera bat aprobetxatu ez izanagatik damutzea. ("Agua pasada no mueve molino.").
Geroa, alferraren leloa.
Alferrak diren pertsonak beti uzten dituzte gauzak gerorako.
Lan laster, lan alfer.
Azkar egiten dena normalean gaizki egina izaten da.
Adiskide onekin, orduak labur.
Lagun onak badituzu, orduak oso azkar pasatzen dira.
Gogoko tokian, aldaparik ez.
Gustuko ditugun gauzak egitea ez zaigu kostatzen.
Ez dago larrosarik arantzarik gabe.
Gauzak lortzea zaila izaten da; hau da, bidean zailtasunak izan ohi ditugu.