Game Preview

ATSOTITZAK

  •  Basque    15     Public
    Zer esan nahi dute atsotitz hauek?
  •   Study   Slideshow
  • Ogi gogorrari, hagin zorrotz.
    Gose gaudenean edozein gauza jan dezakegu. ("Al hambre no hay pan duro.")
  •  15
  • Distira guztiak ez dira urre.
    Gauzak ez dira diruditen bezain politak. ("No es oro todo lo que reluce")
  •  15
  • Han ere zakurrak oinutsik.
    Leku guztietan gauzak berdinak dira. ("En todas casas cuecen habas")
  •  15
  • Txakur iharrari arkakuso guztiak.
    Gaizki pasatzen ari direnei gertatzen zaizkie bet zorigaiztoak. ("A perro flaco todo son pulgas.")
  •  15
  • Errementariaren etxean zotza burduntzi.
    Gauzak faltatzen dira horieklortzea naturala edo erraza den lekuan. ("En casa de herrero cuchillo de palo.")
  •  15
  • Zozoak beleari: "ipurbeltz".
    Guk ditugun gabeziak besteei leporatzea. ("Le dijo la sartén al cazo: "vete de ahí, cochinazo".)
  •  15
  • Zakur zaunkaria nekez hozkaria.
    Hau esaten da mehatxatzen dutenak arriskutsuenak ez direnean. ("Perro ladrador poco mordedor.")
  •  15
  • Nolako zura, halako ezpala.
    Gurasoen ezaugarri bat edo batzuk imitatzen edo bereganatzen dituzten pertsonei esateko. ("De tal palo, tal astilla")
  •  15
  • Gezurrak buztana motz.
    Gezurretan dagoenari berehala harrapatzen zaio. ("Antes se coge al mentiroso que al cojo.")
  •  15
  • Urik barik errotarik ez dabil.
    Alferrik da gure esku ez zegoen aukera bat aprobetxatu ez izanagatik damutzea. ("Agua pasada no mueve molino.").
  •  15
  • Geroa, alferraren leloa.
    Alferrak diren pertsonak beti uzten dituzte gauzak gerorako.
  •  15
  • Lan laster, lan alfer.
    Azkar egiten dena normalean gaizki egina izaten da.
  •  15
  • Adiskide onekin, orduak labur.
    Lagun onak badituzu, orduak oso azkar pasatzen dira.
  •  15
  • Gogoko tokian, aldaparik ez.
    Gustuko ditugun gauzak egitea ez zaigu kostatzen.
  •  15
  • Ez dago larrosarik arantzarik gabe.
    Gauzak lortzea zaila izaten da; hau da, bidean zailtasunak izan ohi ditugu.
  •  15