Orri bat, bi orri, hiru orri edo lau... batzuek gutxiago erabiltzen dute eta beste batzuek gehiago. Zer naiz?
Komuneko papera
15
Garbia nagoenean baltza naiz; zikina nagoenean, ordea, txuria. Zer naiz?
Arbela
15
Besoak eta hankak ditut, baina ez bururik. Zer naiz?
Sofa
15
Nik arropa janzteko, hari arropa kentzen diot. Zer da?
Esekigailua, pertxa
15
Zenbat eta gehiago lehortu, orduan eta gehiago bustitzen naiz... Zer naiz?
Eskuoihala
15
Katua ikasratzen denean horra joan ohi da. Txikitan. munstroak bertan bizi direla pentsatzen zenuean, baina gaur egun, ziurrenik, galtzerdi zikinak baino ez dituzu ezkutatzen. Non da?
Ohe azpian
15
Tinta daukat, baina boligraforik ez. Papera daukat, baina berririk ez. Eta kablea daukat, baina telebistarik ez. Zer naiz?
Inprimatzailea
15
Zuloz beteta nago, baina urari eusten diot. Zer naiz?
Belakia, esponja
15
Aho handia dut eta nahiko astuna naiz. Ez naiz barregarria, baina guztion kontu zikinetan sartzen naiz. Zer naiz?
Garbigailua
15
Aurrean jarri eta klask egin; Barruan hartuko zaitut eta ezabatu ezin. Zer naiz?
Argazkia
15
Bizkarra badu, baina besorik ez: Hankak baditu, baina ez daki ibiltzen; Alferra denak ondo daki berotzen.
Aulkia
15
Lore arrunta banaiz, zergatik deitzen bitxia? Petaloak ditut zuriak eta bihotza horia. Zer naiz?
Bitxilorea
15
Zeruak nauka, itsasoak ere bai, baita turkesa harriak eta indioilarrak, noski. Zer naiz?
Urdina
15
Tente eta handikiro alkandora zuri-zuriarekin, Jaka beltzarekin eta dotore Ibiltzen dira uretan ere. Zer dira?