Game Preview

EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIAK

  •  Basque    14     Public
    Haien izenak ezagutzen dituzu?
  •   Study   Slideshow
  • Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.
    Tartalo
  •  15
  • Haiek ziren jendea sendatzeko basa belarrak eta fruituak biltzearen arduradunak. Akelarre izeneko bilerak egiten zituzten gauez. Askotan, katu, asto edo piztia forma hartzen dute, eta gorputzaren atalen bat falta dute, gehienetan.
    Sorginak
  •  15
  • Kultura guztiak izan ohi dituzten iratxoak dira. Oso tamaina txikiko gizon eta emakumeak dira, eta nagusiek agintzen dieten guztia egiten dute. Izenak adierazten duen bezala, galtza gorriak izan ohi dituzte, eta oso aktiboak dira.
    Galtzagorri
  •  15
  • Basoko gizaki basatia da. Jentilekin ere lotu ohi da. Natura gizakiek inbaditutako lekuetatik babesteko gelditu zen lurrean. Garaia eta indartsua da, eta belaunetaraino iristen zaio ilea. Artaldeak eta artzainak babesten ditu.
    Basajaun
  •  15
  • Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei. Menhirrak (jentilen harriak) eta harrespilak (jentil baratzak) eraiki zituztela esaten da.
    Jentila
  •  15
  • Izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira. Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta beste erdia animaliarena. Goiko aldean, emakume eder bat da, eta beheko adarrak, berriz, ahate, ahuntz edo arrain batena.
    Lamia
  •  15
  • Mari jainkosaren senarra da. Haitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoiei. Gurasoen aginduak betetzen ez dituzten haurrak zigortzen ditu, besteak beste.
    Sugaar edo Maju
  •  15
  • Ikazkina da, eta Gabon gauan jaisten da menditik Gabonen berri eman eta Euskal Herriko etxe guztiak opariz betetzera; zenbaitetan, ikatza ere ekartzen du, gaizki jardun dutenentzat.
    Olentzero
  •  15
  • Zerua, edo hodeien gainetik ikusten duguna. Bertan daude eguzkia, ilargia eta izarrak. Zerua jainko txikia da, arra, eta Amalurren, emearen, zerbitzura dihardu.
    Ortzi
  •  15
  • Amalurren alaba da. Hark ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean erretiratu egin behar dute.
    Eguzki
  •  15
  • ainkosa nagusia. Izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta hark ematen dizkigu gizakioi elikagaiak zein bizitzeko behar dugun lekua.
    Amalur
  •  15
  • Dragoi gaizto bat da, eta suge handi baten forma du. Haitzuloetan bizi da, eta gosea asetzeko baino ez da bertatik irteten. Bere haitzuloaren inguruan bazkan dabiltzan etxeko animaliak eta gizakiak jaten ditu.
    Heresuge
  •  15
  • Aker baten forma du, izenak adierazten duen moduan. Akerbeltz arduratzen da bere kontura dauden animaliak babesteaz; horregatik hazten zen, antzina, antxume beltz bat etxe askotan. Sorginek gurtzen dute, eta hark gidatzen ditu Akelarreak.
    Akerbeltz
  •  15
  • Jainkosen erregina da, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Europa zaharreko kultura matriarkalen jainkosa aintzinakoetako bat da, Lurraren barrualdean bizi da, Anboto mendiko osin eta haitzuloetan.
    Mari
  •  15