Game Preview

IGARKIZUNAK

  •  Basque    14     Public
    Ea igarkizuna asmatzen duzun!
  •   Study   Slideshow
  • Orri bat, bi orri, hiru orri edo lau... batzuek gutxiago erabiltzen dute eta beste batzuek gehiago. Zer naiz?
    Komuneko papera
  •  15
  • Garbia nagoenean baltza naiz; zikina nagoenean, ordea, txuria. Zer naiz?
    Arbela
  •  15
  • Besoak eta hankak ditut, baina ez bururik. Zer naiz?
    Sofa
  •  15
  • Nik arropa janzteko, hari arropa kentzen diot. Zer da?
    Esekigailua, pertxa
  •  15
  • Zenbat eta gehiago lehortu, orduan eta gehiago bustitzen naiz... Zer naiz?
    Eskuoihala
  •  15
  • Katua ikasratzen denean horra joan ohi da. Txikitan. munstroak bertan bizi direla pentsatzen zenuean, baina gaur egun, ziurrenik, galtzerdi zikinak baino ez dituzu ezkutatzen. Non da?
    Ohe azpian
  •  15
  • Tinta daukat, baina boligraforik ez. Papera daukat, baina berririk ez. Eta kablea daukat, baina telebistarik ez. Zer naiz?
    Inprimatzailea
  •  15
  • Zuloz beteta nago, baina urari eusten diot. Zer naiz?
    Belakia, esponja
  •  15
  • Aho handia dut eta nahiko astuna naiz. Ez naiz barregarria, baina guztion kontu zikinetan sartzen naiz. Zer naiz?
    Garbigailua
  •  15
  • Aurrean jarri eta klask egin; Barruan hartuko zaitut eta ezabatu ezin. Zer naiz?
    Argazkia
  •  15
  • Bizkarra badu, baina besorik ez: Hankak baditu, baina ez daki ibiltzen; Alferra denak ondo daki berotzen.
    Aulkia
  •  15
  • Lore arrunta banaiz, zergatik deitzen bitxia? Petaloak ditut zuriak eta bihotza horia. Zer naiz?
    Bitxilorea
  •  15
  • Zeruak nauka, itsasoak ere bai, baita turkesa harriak eta indioilarrak, noski. Zer naiz?
    Urdina
  •  15
  • Tente eta handikiro alkandora zuri-zuriarekin, Jaka beltzarekin eta dotore Ibiltzen dira uretan ere. Zer dira?
    Pinguinoak
  •  15